Kantauri Itsasoaren brastada bizigarria

ONGI ETORRI ARRIGORRI OSTATURA

XIX. mendetik itsasoari so

Kresalaren laztanpean

Arrigorri Ostatu Jatetxea Ondarroan (Bizkaia) dago, Arrigorri hondartzaren gainean, eta Saturraran hondartzatik 10 minutura oinez. Ostatutik , Artibai ibaiaren itsasadarra, badia eta portua, argi eta garbi ikusten dira.

Tabernako terrazatik begiratzean, arrantza-ontzien etorrera eta irteera, Ezkilantarriko harkaitz beltz mitikoaren kontra olatuak hausten, hondartzaz gozatzen ari den jendea, traineruen entrenamendua, belaontziak urrunean pasatzen eta, noizbehinka, izurde sardak ere gertatzen dira.

Eraikina XIX. mendearen amaierakoa da. Arrikoop kooperatibak eraikina bereganatu zuenetik (2014) hobekuntza nabarmenak egin diren arren (soinu-isolamenduko leihoak, sarrerako ate automatikoa, argi-sentsoreen instalazioa, igogailu berria, etab.), egitura-aldaketak egiteko beharra agerikoa da oraindik: 20 geletatik 5ek bakarrik dute bainugela osoa. Udaleku lez diseinatua, eraikin honek bere jatorrizko itxura mantentzen du eta berritze lanak behar ditu egungo premietara egokitzeko. Hala ere, Arrigorri Ostatuak leku idilikoa da, aproposa asteburu bat igarotzeko, eta bide batez itsas haizea arnasteko, olatuen soinuaz gozatzeko eta goizero itsasoaren gainean eguzkia nola ateratzen den begiratzeko.

Ipar-ekialderantz, Ezkilantxarri

Mítica Ezkilantxarri
Mítica Ezkilantxarri

Ondarroaren ikono baten aurrean gaude, baina paradoxikoki, ez dago Ondarroan kokatuta, Mutrikun baizik, Saturraran hondartzan, zehazki. Bi udalerri eta bi probintzia, Bizkaia eta GIpuzkoa, badia berean elkartzen dira. Baina Mutrikuko herrigunea Saturraranetik 4 km-ra dago, eta Ondarroako udalerria kilometro eskasera, pasiadatxo bat besterik ez bi hondartzok elkartzen dituen Arbide pasealekutik.

Ezkilantxarriren itzulpenak "Kanpai-formako Harkaitza" edo "Kanpai-harkaitza" esan nahiko luke. Batzuen ustez, harkaitz handiagoaren kanpai-forma edo "kanpai-itxurako" formak emango lioke izena. Beste bertsio baten arabera, benetako kanpai batek eman zion izena harriari. Kanpai hau haizeak edota olatuen mugimenduen eraginez mugitzen zen, eta gauaren iluntasunean bere soinu metalikoak itsasontziak ohartatazten zituen, harkaitzengandik hurbitegi zebiltzala, alegia.

Egon badago, oso zabaldua gainera, Satur eta Aran maitaleen ipuina, euren arteko amodio apurtezinak, harkaitz bihurtu zituela dioena. Mito honek harkaitzaren eta hondartzaren izenak nahasteaz gain, kontraesan nabarmena sortzen du mitoaren muinean: Saturraran bezala, Barandiaran, Galtzuaran edo Baskaran bezalako abizen eta toponimikoak daudela jakinda, beldur gara Satur gizajoaz gain, Aranek ez ote zituen izango Barandi, Galtzu edo Bask deituriko beste maitale batzuk...

Hacia el noroeste, bajamar, en la playa Arrigorri

La marea baja prácticamente hasta la punta del morro de la playa, multiplicando su superficie, para pasear, jugar etc. Cuando hay mareas vivas durante la bajamar puede ser arriesgado entrar en el puerto con un barco de calado. De vez en cuando encalla alguno.

Al fondo a la izquierda,  destaca un acantilado sobre el mar. Se trata de la punta de Artape o Artamuturre. Durante el siglo XVII hubo un pequeño fuerte con artillería para hacer frente a los ataques por mar: Posteriormente se edificó un lazareto, que también desapareció. Y en la parte superior se construyó la serrería conocida como Drongue, que todavía existe como se ve en la foto, aunque en desuso. Supone un claro obstáculo arquitectónico, pues dificulta seriamente el acceso a Artape, mirador natural que ofrece unas vistas impresionantes de la costa guipuzcoana. 

10+

AÑOS DE EXPERIENCIA

5000+

CLIENTES SATISFECHOS

200.000 €+

INVERSIÓN EN EL EDIFICIO

130.000+

VISITAS A LA WEB

INSTANTÁNEAS

Esencia Arrigorri

Amanecer

Explosión de color

Desayunos en la terraza

Auténtico lujo

El mar enfurecido

Salvajemente hermoso

Fotos antiguas

Varios albumes a disposición de los clientes