Ostatua

Arrigorri Ostatu Jatetxea bost solairuko eraikina da, igogailuarekin. Gelak goiko hiru solairuetan daude: hamabik itsasora bistak daukate eta gainontzeko zortziak errepide aldera daude.

20 gelatik bostek komuna daukate gela barruan, eta gainontzeko hamabostek dutxa eta lababoa daukate, baina komuna bera gelatik kanpo dago. Solairu guztietan daude komunak.

Harrera ordutegia 14:00etatik 20:00etara da. Behin erregistroa eginda edozein momentutan sartu edo atera ahal da, ate nagusia irekitzen duen txartel magnetikoarekin. Gela uzten den egunean, 11:00etarako egon behar da hutsik.

Eraikin osoan dago WIFI zerbitzua, baina ez telebistarik.

Txirrinak gordetzeko zerbitzua dago, doan.

Aparkaleku publiko bat dago 50 metrotara, eta ezin da aurretiaz erreserbatu.

Fotogalería